XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oro har, beste hau ere esan daiteke:

Bi irudi laun antzekoak izango dira, ondoko hiru propietate hauek betetzen dituztenean:

1. Zuzenki homologoak proportzionalak izatea.

2. Angelu homologoak berdinak izatea.

3. Erpin homologoak berdin ordenaturik egotea, norantza berdinean (antzekotasun zuzena) ala kontrakoan (antzekotasun alderantzizkoa).

B) Antzekotasun-arrazioa ezagututa, emandako irudi baten antzekoa eraiki.

1. Lehen prozedura

poligonoa daukagu eta antzeko poligono bat marraztu nahi dugu.

Antzekotasun-arrazoia 1/2 izango da, adibidez.

Edozein puntu hartzen dugu, esate baterako, eta adibidez, erpinarekin elkartzen dugu.

Antzekotasun-arrazoia 1/2 baldin bada, zuzenkiaren erdiko puntua mugatu beharko dugu.

Paraleloen bidez osatuko dugu poligonoa.

Ikus 17. irudia.

2. Bigarren prozedura

Beste sistema bat koordenatuez baliatzea izango da.

Ikasleak berak intepreta beza 18. irudia, antzekotasun-arrazoia 2:1 dela jakinda.